Estalkiak eta teilatuak

Urtea joan eta urtea etorri, iragazgaizteko erabiltzen diren material eta tekniketan aurrera egin da, segurtasun handiagoa eta prestazio hobeak emateko; horrela, estalkiek gehiago irautea lortu dugu.

Estalki edo terraza lau batean horrek garrantzia ikaragarria du, iragazgaizterakoan zulo edo pitzadura txikiena hezetasun edo itogin ziurra baita eraikinaren barnean. Hori dela-eta, KOTISALek merkatuan dauden produkturik onenak bakarrik erabiltzen ditu.

Estalki edo terraza bakoitza desberdina da, eta banaka aztertu beharra dago iragazgaiztasun berme osoa eskaini ahal izateko. PVC xaflekin edo xafla asfaltikoekin burututako iragazgaizteak egindako lanaren berme osoa ematen digu.

Horrela, gainetik ibiltzeko estalkiak (iragazgaiztea babestuta dago) eta ez ibiltzeko estalkiak (ageriko iragazgaiztea) ditugu.