Estalki eta teilatu aldapatsuak

Teilatu edo estalki aldapatsuak ikusgarriagoak izaten dira diseinu eta formarengatik. Aldapan lan egiteak prestakuntza handiagoa eskatzen du, estalki aldapatsu baten gainean lan egitea lau baten gainean aritzea baino zailagoa eta deserosoagoa baita. Baina hori ez da arrazoi nahikoa iragazgaiztea zuzen ez burutzeko.

KOTISALek esperientzia nahikoa eta oso ondo prestatutako lan taldea ditu lan horiek eraginkortasun handienarekin burutzeko.

KOTISALek iragazgaiztean egindako lanaren bermea emateaz gain, zorroztasun handiz lantzen du teilatuaren edo estalkiaren estetika, ahalik eta ederren gera dadin.